<109>
orduan hurrantzenago da. Eta nork du falta? Ez midikuak, ez Jainkoak. Nork bada? Eriak berak, bekhatoreak: alde guztiz galdua, narriatua, arrazatua, eta erroak eginik, bekhatuz eta aztura gaixtoz bethea baitago. Iguzkiak beratzen du ezkoa, eta gogortzen lurra. Eta zertarik heldu da haur? Ez iguzkia beraganik. Zeren hark biak orobat berotzeintu. Baina heldu da ezkoaren eta lurraren arteko diferentziatik eta naturalezatik. Jondone Petrik eta Judasek, biek egin zuten bekhatu, eta biak deitu zituen Jainkoak, biei eman zerauen anhitz midizina eta erremedio. Eta, guztiarekin ere, sendatu zen bata eta ez bertzea. Sendatu zen Jondone Petri Jainkoaren garaziaz; eta gelditu zen sendatu gabe Judas, bere faltaz eta maliziaz.
73 Jainkoak begira zaitzala, bekhatuak ez sentitzera ethortzetik, zeren halakoei erraiten deraue Jainkoak berak: In peccato vestro moriemini (Ioan. 8). Zeuen bekhatuan hilen zarete, zeren hartan gogortuak eta ezansiatuak baitzaudete. Cor durum male habebit in novissimo (Eccles. 5). Bihotz gogorra gaizki izanen da bere azken finean.
Baldin utz bazeneza harri handi bat eskuetarik, norat othe lihoake, goiti ala beheiti? Segur da beheiti lihoakeiela. Bada arima galdua hanbat urthez harria bezala bekhatutan