<108>
§ 3
72 Bekhatu bat egiten duzunean eritzen da arima; bia egiten ditutzunean eritzenago da; eta anhitz eginez usantza koberatzen duzunean, eta usantza koberaturik, usatuari bezala, hetan laketzen zaitzunean, are eritzenago da, orduan hurrantzen da arima. Eta halakoak, ez konseilu onez, ez predikarien erranez, ez bere lagunak hiltzen zaitzala ikhusteaz, eta ez hunelako bertze gauzaz, eztu konturik egiten, eta ez probetxurik atheratzen, kalterik baizen.
Halakoari gerthatzen zaika Jainkoarekin, eri bati midikuarekin egiten zaikana. Midikuak emaiten dio eriari edari bat, purga bat, bere egitez ona eta eritasunari dagokana. Ordea, purga ona izanagatik, eritasuna hain da handia eta bortitza, eria hain dago ahitua eta usteldua, ezen ezpaitio purgak batere onik egiten, gaitzik baizen. Midikuak eta midizinak eztute faltarik. Nork du, bada, falta? Barreneko eritasunak, barreneko usteltasunak. Bada, molde hunetan berean, gure Jaungoikoak ere, zeruko midikuak, emaiten derautza bekhatore eriari edariak, midizinak, abisuak, konseiluak eta anhitz erremedio. Baina, guztiarekin ere, ezta sendatzen. Aitzitik, orduan eritzenago,