Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/111

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Nola gerotik gerora gabiltzala betha ditekeien bekhatuen neurria, eta osa kontua


Kap. IX


74 Erraiten du Salomonek, Jainkoarekin mintzo dela: Omnia in mensura et numero et pondere disposuisti (Sap. 11). Jauna, zure gobernua eta ordenamendua hain da handia, eta hain aitzina heltzen eta hedatzen da, non munduko gauza guztiak kontuan, pisuan eta neurrian egiten baititutzu. Pondus et statera, iudicia Domini (Eccles. 11). Pisua eta balantza dira Jaunaren julgamenduak eta sentenziak. Ezta gutitzerik, eta ez berretzerik; ezta soberaniarik, eta ez eskasiarik; ezta inorantziarik, eta ez “ez nuen uste”-rik. Guztiak dakuski, guztiak dakizki, eta guztiak berak bere eskuz, bere ordenamenduaren arauaz, behar bezala kidatzeintu. Hain xehero, bat-banaka, beregainki eta bereziki daki Jainkoak gauza guztien berri, non gure buruko ileak ere, kontatuak baitadutza, eta ezpaitzaiku batere, haren jakin gabe galtzen, eta ez erortzen. Are badaki zenbat parabisurako diren, eta bai zenbat ifernurako diren ere (Luc. 12 et 21). Eta hark berak daki,