Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/106

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<106>

ere arrazoin bat, are klaragoa eta aditzeko errazagoa, zein baita usantza, segientza, denbora luzeaz bekhatutan egoitea. Handik, hala egoitetik, itsutzen eta gogortzen da bekhatorea. Handik ontasunera baino, gaixtatasunera eroriagoa, isuriagoa eta emanagoa gelditzen da. Handik erroak egiteintu. Finean, handik bekhatua beretakotzen eta natural bezala errendatzen du, jan eta edan gabe baino gehiago, bekhaturik egin gabe ere ezin dagokeiela iduritzen baitzaika.

Egiten duzu egun bekhatu bat eta bekhatu hartzaz orhoitzen zara arratsean, alhatzen zaitzu zeure konzientzia. Egiten duzu bihar bertze bat, eta orduan ere orhoitzen zara. Ordea, egun baino, bihar gutiago orhoitzen zara. Lehenbizian sentikor, eta gero eta gero gutiago. Lehenbizirik bekhatu egiten duzunean, beldur zara, bigarrenean ere bai; ordea, lehenbizikoan baino gutiago. Eta hanbat usatzen duzu bekhatu egitea, hanbat segitzen duzu, non alde guztiz beldurra galtzen baituzu; usatuari bezala, hetan laketzen baitzaitzu; eta handik harat batere ezpaitzendu baino gehiago, ezpaituzu konturik egiten. Bekhatu bat baizen eztuena, minbera da, sentikor da, beldur da, ezin sosega diteke, baina ehun dituenak, bekhatua bekhatuari iratxekirik, bekhatuz betherik dagoenak, eztu antsiarik, eztu sentitzen,