<105>
emaiten, bere adiskidei edo gutiago etsai direnei emaiten derauzten ernetasun, iratzarpentasun, barreneko berotasun eta bertze fabore handi ixil batzuk. Eta hek ez emanez gero, berak bere faltaz itsutzen, gogortzen eta ezansiatzen dira. Hala erraiten du San Agustinek Faraonez mintzo dela: Quid est quod dixit "ego indurabo cor Pharaonis", nisi "cum abfuerit gratia mea, obduret illum nequitia sua"? (Aug. serm. 88 de tempore qui est primus de Pharar., tom. 10). Jainkoak bekhatorearen utztea, itsutzea eta gogortzea, ezta, ez, Jainkoak berak itsutasun haren eta gogortasunaren emaitea eta ibentzea. Baina hura da, Jainkoak ez argitzea, ez beratzea, fabore bizi handi beregainezko heken, bekhatoreak berak hala kausaturik, ez emaitea; eta handik itsutzera eta gogortzera utztea. Hunela aditu behar da, eta haur da, Jainkoaren aldetik eman ahal ditekeien arrazoina, zergatik erraiten den, bekhatore batzuk, bertzen artetik, direla itsutuak eta gogortuak, eta Jainkoak itsutzen eta gogortzen dituela. Erran nahi du: bigarren fabore handiak bere faltaz ezterauztela emaiten, eta itsu eta gogor ditezin permititzen duela.
§ 2
71 Zergatik erraiten den bekhatore batzuk bertzeen artetik direla itsutuak, gogortuak eta Jainkoak ere utziak, bada gure aldetik