Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/102

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<102>

hunen araubaz, deusetan ere bortxatu gabe, deitzen eta thiratzen gaitu Jainkoak beregana. Eta komunzki lehenbiziko aldian ezkaitu guztiz ozentki eta bortitzki deitzen, Jondone Paulo bat deitu zuen bezala. Baina deitzen gaitu aphur bana, emeki, eztiki, mainaz, konzientzia alhatuz, eritasunak emanez, bere predikarien erranez eta anhitz bertze moldez. Eta, hunela, lehenbiziko deitzen eta thiratzen gaituenean ihardesten badiogu, hurbiltzen bagatzaitza, gero bigarrenean bizikiago eta sendokiago deitzen eta thiratzen gaitu; eta hala-hala hirurgarrenean, eta aitzinat ere. Halako moldez non, azkenean, osoki eta konplituki, kanpotik eta barrenetik deiturik eta faboraturik, bere garazian eta adiskidetasunean, bekhatu guztiak barkhaturik ibentzen baikaitu. Ordea, lehenbiziko deitze, thiratze eta fabore ezti komun hetzaz konturik egiten eztugunean, hetzaz probetxatzen ezkarenean, hek errezibitzen eztitugunean, bihurtzen bada ere, oraino berriz, leheneko fabore komun hetara beretara, eta oraino orduan ere deitzen bagaitu ere asko den bezainbertze; eta aitzinerat ere prestik badago ere, molde berean, lehen bezala deitzeko eta faboratzeko; ez, ordea, orduan ezta komunzki aitzinago iragaiten. Erran nahi dut, lehen bezala bai, baina ezkaituela orduan