<103>
lehen baino bortizkiago eta sendokiago deitzen, eta faboratzen. Eta haur geure faltaz. Hala erraiten du ene eskola nabusi batek: Obstinati, exseccati, ob suam culpam, vix aut nunquam utuntur bene prioribus auxiliis, atque ita non accipiunt posteriora illa auxilia, quae reliquis peccatoribus saepe donantur (Zumel). Ezterauzkigu emaiten fabore beregainezkoak, abantailezkoak eta emendailuzkoak, zeren ezpaititugu errezibitzen komunak eta ardurakoak. Edekitzen derauzkigu bigarrenak, zeren gaizki usatzen baitugu lehenbizikoez. Zeren baldin gauza ttipian eta aphurrean leial dena, arrazoin bada handiagoan ere enplega dadin: Quia in pauca fuisti fidelis, supra multa te constituam (Math. 25). Badirudi, bertze aldera, leial eztenari, emanen zeikana ere edeki behar zaikala. Ongi da, eta merezia da, aitzineko fabore ttipiez konturik egiten eztuenari, eztakitzan eman handiak. Gureak dira faltak.
70 Zeren San Augustinek dioen bezala: Nunquam prius Deus deserit hominem, nisi prius ab homine deseratur (Augustin. sermo. 88 de tempore, tomo 10). Eztu behin ere Jainkoak utzten gizona, baldin gizonak lehenik utz ezpadeza Jainkoa. Fabore komunak, ardurakoak eta asko diren bezainbertzekoak, emaiten derauzte gogortuei eta ostinatuei ere; ez, ordea, beregainezkoak eta abantailezkoak. Eta ageri da ezetz. Zeren nola anhitz baitoha garaziatik garaziara, laguntzatik