<101>
guztiei emaiten deraue, mundu hunetan direino, salbatzeko eta bekhatuetarik ilkitzeko, asko duten bezainbertze garazia, laguntza eta fabore. Haren aldetik bada behar dena, ezta handik deusen faltarik, eta ez eskasik. Hark iguzkiak bezala egiten du, onei eta gaixtoei, guztiei argitzen deraue. Solem suum oriri facit super bonos et malos (Matth. 5). Eta Jondone Paulok dioen bezala, Jainkoak nahi du guztiak salba ditezin. Qui vult omnes homines salvos fieri (2 ad Thim. 2) </ref>. Eta halaber guztien athei dagote, guztietan deitzen du, ideki baliazote nahiz. Ego sto ad ostium, et pulso (Apocal. 3).
Ordea, guztiarekin ere, nola anhitz lekhutan erraiten baitu Skritura Sainduak, bekhatore batzuk bertzeen artetik direla gogortuak, itsutuak eta Jainkoak ere utziak, eta are Jainkoak berak itsutzen eta gogortzen dituela (Ego indurabo cor Pharaonis. Exo. 4. Quem vult indurat. Rom. 9. Exceca cor populi huius. Isa. 6), badirudi behar lizatekeiela Jainkoaren aldetik ere bilhatu eta eman zenbait kausa, arrazoin eta diferentzia. Eta edireiteko, jakin behar duzue ezen, ikhusten duenean gure Jainkoak, nola gauden bekhatutan sarthuak, anhitz enseiu eta pensu egiten duela gure bekhatu hetarik atheratzeko. Anhitz mainaz eta trazaz usatzen duela gure bide onean ibenzeko. Nola geure borundatea geure eskuko baitugu; nola nahi badugu baietz, eta nahi ezpadugu ezetz erraiteko libre baikara; gure borundate libre