Unitate  fraseologiko  asko  idiomatikoki  eta  literalki  uler  daitezke.    Esate  baterako, ziria  sartzeak  bi  esanahi
izan ditzake testuinguruaren arabera:  norbaiti iruzur egitea edo nonbait ziri bat sartzea literalki.   Lan honetan,
corpusetan  oinarritutako  azterketa  eleaniztun  baten  berri  emango  dugu,  eta  erakutsiko  dugu,  batetik,  halako
hitz-konbinazioak  oso  gutxitan  erabiltzen  direla  literalki  praktikan,  eta  bestetik,  idiomatiko-literal  bereizketa