Maila morfosintaktikoan etiketatutako euskarazko corpusen desanbiguatze-lanetan urtetan aritu ondoren, bide horretan topatutako hainbat zailtasunen berri emango dugu artikulu honetan eta, horrekin batera, hainbat irizpide birplanteatzeko beharra ere azalduko dugu. Testuingurua hizkuntzalaritza konputazionala izanik, guk erabilitako metodologia erregeletan oinarritutako gramatikena da, hau da, informazio linguistikoa baliatuz aurrera eramaten dena.