MUSTER: Multimodal processing of Spatial and TEmporal expRessions: Toward Understanding Space and Time in Language Enhanced by Vision.

MUSTER proiektuak hitz eta esaldien errepresentazio multimodalak aztertu nahi ditu. Azken boladan bultzada handia jaso dute hitz eta esaldi mailako errepresentazio distribuzioanalak, corpus erraldoiak aztertuz sortzen direnak. MUSTERen interesa da errepresentazio distribuzionaletik haratago joatea, eta horretarako seinale bisualak gehitzea proposatzen du. Horrela, bada, MUSTER proiektuan irudi zein bideoetatik erauzitako errepresentazioak uztartu nahi dira testuzko errepresentazio distribuzionalarekin.

TADEEP: Traducción automática en profundidad

Kalitatezko Itzulpen Automatikoa (IA) jarraitzen zuen erronka izaten 2015ean. Enpresa erabiltzaileek eta erabiltzaile partikularrek ezagun zituzten IAren abantailak eta bazekiten zeintzuk ziren erabileraren mugak. Enpresek produktibitatea handitu nahi zuten, IAko erremintak eta postedizio-inguruneak konbinatuz. Partikularrek intentsiboki zerabiltzen IAa nahiz eta hark eskaintzen zuen kalitatea beti ez izan lortu nahi zutena. IXA taldeak TACARDI eta QTLeap proiektuetako emaitzetan oinarrituta artearen egoera hobetuko zuten tekniketan ikertzea proposatzen zuen bi alderditan:

Orriak

Ixa taldea RSS-rako harpidetza egin