Hizkuntza eredu handien aurrerapenei esker, Hizkuntzaren Prozesamendua (HP) ikerketa-eremua hizkuntza eredu handi horien ekoizpen eta ustiapenera bideratutako paradigma aldaketa batean murgilduta dago. Izan ere, emaitzak hainbeste hobetzen ari dira, non sistemek giza-mailako errendimendua aldarrikatzen dute ikerketa-erreferenteetan. Ondorioz, industrian asko hasi dira ekoizpenean integratzen.
Emaitza ikusgarriak izan arren, hizkuntza eredu hauek ingeleserako garatu dira batez ere, ez dira publikoak eta