Orrialde:Tartas 1666.djvu/78
<77>
munduko, eta lurreko ohoriak, eta laudorioak refusatzen, halakoek bere ohoria, eta bere gloria eztute ezarten gizonen mihian, eta ahoan, baina bere obra honen meritia, eta ohoria begiratzen bere arimaren eta konzienziaren kanberaren barnian. Hi nimirum gloriam suam, non in ore hominum ponunt, sed intra conscientiam contegunt.
Bada bertze jende batzu, egiten baituzte obra honik, eta ederrik, bere gorpitzak, bere haragiak, bere pasioniak bridatzen, garaiten, eta manatzen, baina gero, bere obra hon eta ederren ondoan, munduko ohoria, eta laudarioa xerkatzen, eta desiratzen, oro mundiagati, deusere Jenkoagati, halakoen obra, hilak dira, alferak, eta inutilak. Hala dio doktor hark berak erran den lekhuan. Sunt plerique qui corpus per abstinentian affligunt, sed de sua abstinentia humanos fauores expetunt.
Hala gertatu zen bost birjina zuhurrer, hek bere ohoria Jinkoagati begiraturik, espozaren banketian honki jin izan ziren.
Eta zeren bost birjina erhoek, bere ohoria mundiagati baitzuten begiratu, eta ez Jenkoaren gloriagati, espos, espozaren, grazia honak galdurik, portalia ediren zuten zerraturik, eta galdu miserableki espos, eta espozaren banketa, eta bonaxera handia.
Neure adiskidia erranen duzu, sobera luze nizala hamar birjina hoien istorian, bada orano behar duzu pazienzia hartu, nahi baduzu ikhusi istoria hontan onsa hiltzeko bidiaren sekretu, eta abantailla hon bat, eta eder bat, San Augustin, eta San Gregorio, biak arkord dira, bakian dira, hamar birjinen