<78>
egitekoan, hetarik landan emanen dut neure abisu eta konseillu hona, eta diot San Augustin jaunarekin batian, bost birjina zuhurrez, endelgatzen direla, arima salbatiak, eta bost birjina erhoez, eta elgerrez, arima damnatiak, Jenkoari datsala, egitekoa erditi joan dadin, hain beldur niz damnatien parti handiago, izanen den, eziez salbatiena, zeren erran baitu Eskriturak: Multi sunt vocati, pauci vero electi, deitatiak hanitz direla, baina bereziak gutti.
Ene pundura jin nadin, bost birjina zuhurrak dira salbatiak, eta bost erhoak damnatiak, hala dio San Augustinek. Decem Virginum quod quinque admittuntur, quinque excluduntur, bonorum, & malorum discretionem significat.
Onsa hiltzeko bidia, hementik poroga dezadan, eraiten dut, eta erranen dut gure azken orena jin dadinian, Jesu-Kristo jauna baita gure arimen esposa, jujamendu partikularian jinen dela gure arimen jujatzera, eta jujamendu jeneralian, gure arimen, eta gure eta gure gorpitzen, hilik, edo bizirik sekulakotz jujatzera, justoak edirenen ditu grazian, bekhatugabe, bere lanpak pizturik, halakoer emanen du bere grazia, eta bere gloria.
Gaixtoak edirenen ditu bekhatian, bere lanpak hilik halakoer emanen du punizione ifernuko su eternala, justoak ukhanen du Paradusia, zeren herioaz orhit izan baita, bekhatoriak ukhanen du ifernua, zeren herioaz ezpaita orhit izan ene errana hala dela porogatzen dut, loa, eta herioa biak, bat dira, diferenzia ezta handi, poetak ere hala dio. Stulte, quid est somnus gelidae nisi mortis imago.
Erhoa, zer uste duzu dela loa, herioaren imajina