Orrialde:Tartas 1666.djvu/58
<57> huntarik kanpoan, Jesu-Kristo jauna, gure Arimen salbatzalia mundu huntara jin denian, Eliza saindiaren, bere Esposaren edertzera, eta bere exenplu onez, eta prediku sainduez eskolatzera, giten beha nola mintzatu den bere Ebanjelio saindian herioaz, eta ordian ikhusizo dugu, bide hau onsa hiltzeko, herioaz orhitzia, bide segura dela.
San Matheu Ebanjelista minzo da gisa huntan: Si sciret pater familias qua hora fur venturus esset, vigilaret, nec sineret perfodi domum suam, ideo & vos estote parati, quia nescitis qua hora filius hominis venturus est. Balaki Aita familiako batek, ohoiña gauaz zer orenez jin ladin, iratzaririk egon laite presto, eta bijilant loak eliro atrapa, eta bere etxia eliro xillatzera utzi, hartazotz ziek ere zaudezte presto, bijilant, eta iratzarririk, zeren ezpaitakizie, zer orenetan jinen den Gizonaren Semia.
Ezin hobeki gure jaunak pasaje huntan abertitzen gitu eta manatzen egon giten presto grazian, bekhaturik kanpoan herioaren orena heldu deneko, hargatik konparatzen du herioa ohoiñari, guri erakasteko, hala nola ohoiñak bere kolpia egiten baitu guttien uste dugunian, hala, hala herioak ere bere kolpia egiñen diala guk gutienik uste dugunian, edo nahi dugunian, hargatik dio: Estote parati, zaudeste presto, eta presto egoiteko, hiltziaz orhit zitezte.
Halaber materia huntzaz beraz mintzo delarik San Mark Ebanjelistak, edo gure jaunak haren mihiaz, dio ederki: Videte, vigilate, & orate, nescitis enim quando tempus sit, so egizie, beilla ziteste, zaudete bijilant, eta othoi egizie, zeren ezpaitakizie