Orrialde:Tartas 1666.djvu/59

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<58>

noiz den, edo noiz izanen den denbora, hitz, guti, labur, eta on, erran nahi du gure jaunak, ene mezia herioa jinen dela segur da baiña noiz jinen den eztakizie mezu hark herioak tronpa etzitzen, edo atrapa hirur gauza gomendatzen drauziet, so egitea bijilanzia, eta orazionia, hirur arma hek ziekila badira, nork eginen du zier gerla, nor izanen da zien kontre, herioa izanen da flako, zien peko, eta ziek azkar, eta haren gehien.

San Luk Ebanjelistak ere eman du egiteko huntan bere abisu, eta konseillu ona, Vigilate itaque omni, tempore, orantes, quæ futura sunt, & state ante filium hominis. Denbora oroz zaudezte bijilant, eta orazionetan, herioaren orenian jinen diren malhur, desordre, eta konfusione orori ihesi egin ahal dezazien, eta gizonaren semia jin dadinian, zien jujatzera edo hilik, edo bizirik, ediren zitzen ez lo, eta jarririk, baiña zutik bere aitziñian, eta iratzarririk.

Gure jaunak lekhu huntan abertitzen gitu, eta mehaxatzen herioaren beldurra, memoria, eta orhitmena eduki dezagun oren oroz gure gogoan, eta gure bihotzian nahi bagira onsa bizirik, onsa hil, edo nahi ezpagira, gaixtoki bizirik, gaixtoki hil manatzen gitu eta abertitzen, Vigilate omni tempore, gauden bijilant, denbora oroz, ez solamente gaztetarzunian, zaharzian, Udan, Negian, Aste oroz, Urthe oroz, Egun oroz, baiña dio: Omni tempore, Denbora oroz, zeren nola baikira denbora oroz mortal, herioak denbora oroz baitu bothere gure hiltzeko, eta biziaren edekiteko, hanbateki mania, eta abertimendia dugun bezala Jenkoaren grazia oren oroz, Omni tempore, begira