Orrialde:Tartas 1666.djvu/57

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<56>

argia eta bere klaritatea, bere naturaz, edo enpruntuz, eta jesanez harganik, oro haren ahalkez gordatzen dira, itzalzen, eta ezkapatzen, hark orienten goizian bere begitate ederra, bere bisturak, edermen handiak, eta leiñuriak, mundu huni agerzen dutian pundu berian. Errana ere hala da latiñez, Quando, Sol lucet, Luna, & Stella latent, Iguskiak argi eugiten dianian, argizagia, eta bertze izarrak oro gorda bite, bihoaz ihesi, itzal bite.

Ber forman, eta maneran, herioaren beldurra, eta memoria zure arimaren, eta bihotzaren barnian deño, zer ere han ahal bailizateke, konkupiszenzia, Kolera, Abarizia, Urguillu, Luxuria, eta desirkunde gaixto, hurak oro iguski hark, herioaren orhitziak, akazatzen ditu bere presenziaz hiltzen, eta desegiten, eta Iguski hura gure espirituan deño, nola han egonen dira bekhatiak, dadukat, hala nola suia, eta ura, hotza, eta beroa, xuria, eta beltza, leku batetan, materia batean denbora batez inposible baita elgarrekila egon ditian, elgar egar ahal dezaten, hala hala inposible dela, herioaz orhitzia eta bekhatiak biak elgarrekila, arima baten kanberan, bere egoitia, eta loiamendua ediren ahal dezaten, grazia, eta bekhatia, kontrario dira, etsai herioaz orhoitzea da graziaren disposizionea, herioaz ez orhoitzea Bekhatura joaitea, hartarakotz herioaz orhoitzen den Arima graziara doa, eta herioaz orhoitzen esten Arima, Bekhatura Doa, manera berean nork ere baitu herioaren memoria, erran beza graziara Doala, eta nork ere ezpaitu herioaren memoria, erran beza Bekhatura doala. Bata izanen da bide onean, eta Bertzea bide gaixtoan, bide