Orrialde:Tartas 1666.djvu/45
<44>
Neure adiskidia, nahi baduzu ikhasi Dabid Erregiaren sekretia, nola jalki zen bere bekhatutik, nola perseberatu zian, nola onsa hiltzen, jakin ezazu etzela bertzerik hiltziaz orhitzia, baizi, herioaren beldurra, hura zen haren bidia, haren arma, eta haren kontrapozoa, bere etsaien ororen garaitzeko, hala berak aithortzen du, Cor meum conturbatum est in me, timor mortis cecidit super me, herionaren beldurrak ikharatzen tu ene zaiñak, eta ene hezurrak, herioaz orhitzen nizanian, estat onik ez janian, ez edanian, ez loan, ez jinian, ez joanian, ene Arima, eta ene Gorpitza, zaurtu, eta kolpatu dira herioaren beldurra dela kausa.
Errege Dabitek ezpatian ediren erremedio hoberik grazian egoiteko herioaz orhitzia beno erran behar da botere handi diala hark, gizonaren, eta amaitiaren Jenkoaren legiaren pian xuxen, eta ferme egon eraziteko errege gaizo hura, herioaren beldurra bere bihotzian jauntsiz geroz, edo beztituz geroz, ardura mintzo da bere herioaz, bere herhautsaz, bere penitenziaz, bere Psalme orotan kasi. hartakotz ere Jenkoaganat konbertituz geroz egin zuzian zazpi Psalme Penitenzialak, suiet eta materia hontan berian haietarik lehenian dio, Lauabo per singulas noctes lectum meum, & lacrimis meis stratum meum rigabo, Jauna orhiturik hil behar dudala, eta zure aitzinera presentatu, zure beldurrez eta neure bekhatien doluz, eta desplazerez, gau oroz egiñen dizut nigar, eta neure nigarrez, neure ohia, bustiren, trenpaturen, eta ukuziren dizut.
Cinerem tanquam panem manducabam, & potum