Orrialde:Tartas 1666.djvu/147
<146>
Erresumak Erreger, aita saindia Elizari, apezkupiak bere Diozeser, guk gure denboran galdu dugu gure herrian, bi maitia, maiterik, eta Gasion, baiña Jinkoak eman drauku, Sanson handi bat, gure konsolatzeko, eta gure nigarren uxukatzeko, Jenko honak eman badizo osagarri, eta bizitze luze, gure desira den bezala, gure Eliza, eta gure herria, handi, eta azkhar izanen da gure etsaiez trufatzeko, eta haien beldurrik ez ukhaiteko.
Labur erran dezadan, herioak, gauza maitia, eta maitagarria, maita zaliari, ez ustian edekiten du, eta dolore, desplazer, bihotzmin handirik hari emaiten.
Herioak, bolur, eta ohoin hark, dolore, tormentu, eta min handirik egiten du gizonari hilzian, haren gorpitzeko menbriak oro hanbat ederki elgarren artian beizaudian josirik, eta uniturik, ohoin hark, deskosutzen, eta barreiatzen ditu plazer dianian, erhausten, eta desegiten, eta nola arimaren eta gorpitzaren unionia, orapiloa, amorioa, baita hertsi, askhar, eder, eta maitagarri, herioa jiten denian, unione haren barreiatzera, orapiloaren laxatzera, amorioaren desegitera, gauza eder, askhar, hertsi, eta maitagarri haren flakhatzera, beltzera, eta itsusi rendatzera, nork eztu erranen herioa dela, gauza kruela, horriblia, belza, eta terriblia, eta halakoa bada, den bezala, nor ezta egonen haren beldurrez, haren beha, eta nor ezta harzatz horit izanen, haren aiduru egonik, onsa hilzeko.
Bolur, eta ohoin hura, herioa dela kausa, haren krueltarzunak, eta maleziak direla kausa, erran du Filosofen prinziak: Omnium terribilium terribilissimum