Orrialde:Tartas 1666.djvu/110

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<109>

hobena, segur da, baina guk bide kontria edukiten dugu: badakigu gure arima dela inmortal, eta gure gorpitza mortal, badakigu gure arima dela anderia, eta gorpitza haren neskatoa: badakigu gure espiritua dela jauna, eta gorpitza haren mutila, gorpitza, ala baina anderiaz egiten dugu neskato bat, jaunaz mutil bat, eta gorpitzaren gogara egiten, arima et mesperexaturik, eta herioaz orhitu faltaz, gorpitza, eta arima deabruari largatzen, emaiten, eta saltzen.

Hermita saindu bat, Panbus izena zian bat, egun batez San Athanasio jaunak othoiturik, Alexandriako hirira joanzen, eta ikhusirik Andere urguillutsu bat bere buriaren, bilhoen, begitartiaren, eta gorpitziaren soberaxe edertzen, eta afaitatzen, nigar egin zian bi begietan behera, eta interrogatu zenian, zergatik nigar egiten zian, arrapostu eman zian, bi arrazoiñez nigar egiten ziala, lehenik zeren andere hura, galzera zoela, ikhusten baizian, bigarren arrazoiña, zeren ezpaitzian hark hanbat pena eta tribaillu hartzen Jenkoaren zerbutzian, Jenkoari plazer egiteko, nola andere hark hartzen baitzian tormenta, eta fatigu, gizoner plazer egiteko. Andere hark haboro estimatzen zian bere gorpitzaren, eta haragiaren plazera, eziez bere arimaren osagarria, eta salbamendia, zeren ezpaitzen bere herioaz, eta hilziaz orhitzen, baina Hermita saindu hark Jenkoaren ohoria, eta bere arimaren salbamendia haboro estimatu zian, eziez, bere gorpitza, eta bere haragia, zeren bere hilzia, eta bere herioa oren oroz bere begien aitzinian edukiten baitzian.