Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/69

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Orduan heuregiago izanen zare zure ixil egonaz, solhas luzerik eginaz baino.

Orduan geiago balioko dute obra sainduek, hainitz hitz ederrek baino.


Orduan atsegin geiago emanen du bizitze hersiak eta penitenzia gogorrak, lurreko atsegintasun guziak baino.

Ikazazu orai zerbait aphur pairatzen, orduan gaitzagoetarik libra ahal zaitezintzat.

Froga zazu hemen lehenik, zer ahal daidikezun gero.

Orai hain guti para badezakezu, nolatan sekulako penak pairatuko ahal tutzu?

Orai deus gutizko min batek hanbat despanziatzen bazaitu, zer eginen du orduan Ifernuko suak?

Horra, Egiaz ezin dituzketzu bi bozkario, Ezin boz zaitezke hemen mundu hunetan, eta gero Jesusekin errege jarri.

7. Egun hunetaraino bizi izan bazine bethi ohoretan eta plazeretan, zer probetxu athera zendukeien orai berehala hil behar bazine?

Beraz guziak banaloria dire, lekat Jainkoa maite izaitea eta serbitzatzea, bertzeak utzirik.

Zeren nork ere Jainkoa maite baitu bihotz