guziaz, ezta herioaren, ez jujamenduaren, ez eta Ifernuaren beldur, zeren amudio konpliak emaiten baitu Jainkoaganako sartze segura.
Ordea nori ere laketzen baitzaio oraino bekatu egitea, ezta miresterik hura herioaren eta jujamenduaren beldur bada.
Badarik ere on da zuretzat, Jainkoaren amudioak gibelatzen ezpazaitu oraino gaizki egitetik, Ifernuko penen beldurrak bedere athera zaitzaten bekatuetarik.
Baina nork ere Jainkoaren beldurtasunari uko egiten baitio, hura ezin dagoke luzeki bertutearen bidean; aitzitik eroriko da sarri deabruaren sareetan.
Hogoi eta borzgarren kapitulua
Gure bizitze guziaren zinetan oneratzeaz.
1. Zaren erne eta agudo Jainkoaren serbitzuan, eta orhoit zarete maiz zertara ethorri zaren, eta zergatik mundua utzi duzun.
Ez othe Jainkoaren arauera bizitzea eta gizon espiritual izaiteagatik?
Hari zaite bada beroki zure probetxuaren egiten, zeren zure nekeen saria sarri hartuko duzu eta orduan