Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/68

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


5. Orduan ageriko da mundu hunetan zuhur izan dela, nork ere ikasi baitu Jesusgatik erho eta mesprezatua izaiten.

Orduan bozkario emanen du tribulazione emeki pairatuak; eta nahiz den gaixtakeriak tapatuko du bere ahoa.

Orduan alegeratuko da debozionetsua, eta debozionegabea minduko.

Orduan arraiturenago da gorputz senatua bethi plazeretan hazi izan baliz baino.

Orduan piltzarra eta aldagarri ihetzeak distiatuko du, eta tresna preziosak ilhunduko dire.

Orduan laudaturenago da deus gutiko xola, jauregi edo palazio urreztatua baino.

Orduan indar geiago izanen du pazienzia finkoak, munduko bothere guziak baino.

Orduan prezatzenago da obedienzia hutsa, munduko artezia guziak baino.

6. Orduan konzienzia onak eta garbiak bozkarioturenago du, Filosofia jakinak baino.

Orduan geiago balioko du aberastasunen mesprezioak, lursaleen tresor guziak baino.

Orduan konsolaturenago zare orazione debotaz othurunza gozoaz baino.