Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/60
O gizonaren bihotz tontoa eta gogorra, oraiko gauzak xoilki baitarabiltza gogoan eta ethorkizunekoei ezpaiteraue geiago aitzinetik behatzen.
Zure obra eta gogoeta guzian behar zinatezke gobernatu, egun edo berehala hil behar bazine bezala.
Konzienzia ona bazendu etzinateke herioaren hainitz beldur.
Hobe lizate bekatuetarik begiratzea herioari ihes egitea baino.
Egun preparatu ezpazare, nolatan izanen zare bihar?
Biharko eguna ezta segura, eta nondik dakizu ea biharamunik izanen duzunz?
2. Zer probetxu luzeki bizitzeaz hain guti ontzen garenaz gero?
Ah! bizitze luzeak ezgaitu bethi ontzen, aitzitik gure faltak hainitzetan emendatzen tu.
Aigine mundu hunetan egun batez bedere prestuki ibilli.
Hainitzek kondatzen tuzte Jainkoagana itzuli diren geroztiko urtheak, hainitzetan ordea hekin oneramenduaren probetxua aphurra da.
Izigarria bada hiltzea, naski perillosago izanen da luzeki bizitzea.