Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/61

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Doatsu da bere heriotzeko orena bethi begien aitzinean dadukana, eta egun oroz preparatzen dena adelatzen dena hiltzera.

Noizpait ikusi baduzu nihor hiltzen, orhoit zaite bide beretik iraganen zarela.

3. Goiza denean, pensa zazu eztuzula arratsa ardietsiko; eta arratsa denean eztiozozula biharamuna zure buruari prometa.

Zaude bada bethi prestik, eta hala bizi zaite non herioak etzaitzan ediren preparatu gaberik.

Hainitz hiltzen diren berehala eta ustegabean; zeren nihork uste eztuen orenean ethorriko da Jainkoaren semea.

Azken oren hura datorrenean hasia zare guziz bertze sentimendu izaiten zure bizitze iragan guziaz, eta xoil damu izanen duzu zeren hain nagi eta alfer izan zaren.

4. Zein doatsu eta zuhur den nor ere orai enseiatzen baita bizitze hunetan halakoa izaitera, nolakoa desiratzen baitu kausi dadin heriotzean.

Zeren ongi hiltzeko esperanza handi emanen du munduaren pesprezio osoak, bertutetan aitzinatzeko desir beroak, bizitze espiritualaren amudioak, penitenziaren trabailluak, obedienziaren agudotasunak,