Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/59

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta oren baten buruan egiten duzu deusik deliberatu ezpazendu bezala.

Merezi onez bada humil gaitezke, sekulan gure burua handi iduki gabe, hain flako, arin eta mudakor garenaz geroztik.

Laster ere bekatuaz gal dezakegu bekatuaz hainitz trabailluz nekez finean noizpait ardietsi duguna grazia lagundurik.

7. Zer izanen da gutaz azkenean horrein goiz eta laster epeltzen garenaz gero?

Zori gaitza guretzat, ibilli nahi badugu sosegu bilha, jadanik bakea eta seguranza bagendu bezala, ikusirik eztala gure joan etorrietan egiazko saindutasunaren urratsik ageri.

Behar handia lizate norbaitek oraino berriz bertutearen bidea eta prestuki bizitzeko antzea irakats liazagun haurrei eta ikastun berriei bezala, ikusteko ea balizatekeienz gero ere onera gindezkelako eta probetxu espiritual geiago geneidikelako esperanzarik.


Hogoi eta hirurgarren kapitulua


Herioaren meditazioneaz.


1. Hemengoaz laster eginen duzu, mira zazu bada nola zaudezin: Egun da gizona eta bihar ezta ageri.

Eta munduaren begietarik joan denean, laster ere joaiten da haren orhoitzapena gogotik.