Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/294
besta; milla bakezko hostia ofrendatu itu, eta lege zaharreko Untzia baketiarra tronpeta soinuz, eta aleluiekin ezarri du preparatu zioen lekuan.
Eta nik munduan direnetarik ondikozkoen eta dohakabeen horrek nolatan sar araziko zaitut ene etxean; nekez baitakit oren erdi baten iragaiten debozionean? hala ere aineza oren erditsu hura bedere behar bezala iragan.
5. O ene Jainkoa, zenbat artha zedukaten aitzineko hek zuri zure gogorako serbitzurik egiteaz.
He! zein guti den nik egiten dudana! zein denbora labur emaiten dudan, preparatzen naizenean zure sakramendu sainduaz othurunzatzera.
Gutitan gertatzen naiz osoki ene baitan bildurik, are gutitanago fuineko errebelamendu guzietarik libraturik.
Eta egiaz zure Jainkotasunaren salbagarrizko presenzian elitzaiket ethorri behar eder ezten gauzarik, enenduke deusek ere trabatu behar, orduan ostatatu behar dudanaz gero, ez Angeru bat, baina bai Angeruen Jauna.
6. Badarik ere hagitz bertze eta bertze dira Bakezko untzia bere errelikiekin eta zure gorputz guziz garbia bere ezin erranezko bertutekin.
Xoil bertze eta bertze dira Lege zaharreko sakrifizioak, zeinak baitziren gerokoen aitzin seinaleak, eta zure