Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/256

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


begira zaudezin noiz etorriko naizen, gainetik zuri bisita egitera, pazienzia har dezazun zure desterrua, eta gogoaren idortasuna, nik berriz beha diazazudan eta grina guzietarik libra zaitzadan artean.

Zeren hala eginen dut non ahantsiko baitzaizkitzu zure penak, eta gozatuko baitzare barreneko bake soil batez gozatuko baitzare.

Zure aitzinean hedatuko itut Eskiritura sainduen errepiradi ederrak, arren bihotza zabaldurik lasterka abia zaitezin ene menamenduen bidean.

Orduan erranen duzu bizitze hunetako pairuak eztirela konparatzekoak gure baitan agertuko den ethorkizuneko loriarekin.


Berrogoi eta hamabigarren kapitulua


Gizonak eztuela uste behar merezi duela konsolazionerik gastigurik eta azoterik baizen.


1. Jauna, eztut zure konsolazionerik ez eta zeruko bisitarik merezi; hargatik zuzenki enekin hari zare uzten nauzunean pobrerik eta desterraturik.