Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/257

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Ezen itsasoak ur xort bezanbat nigar isur ahal baneza, enuke hala ere merezi konsola nezazun.

Hargatik eztut merezi azoteaz eta gastiguaz bertzerik, zeren hainitzetan ofensatu baitzaitut, eta hainitz moldez eta oldez egin baitut bekatu; beraz kontuak eginik eta egiazko arrazoinak pisaturik eztut den konsolazionerik arinena merezi.

Ordea zu, o Jainko bihozbera eta urrikalsua, zure obretarik bat ere galtzera nahi eztuzuna, zure ontasunaren aberastasunak erakusteagatik miserikordiaren beharra dutenen gainen, merezirik bat ere bere buruz eztutelarik, konsolatu nahi nauzu ni zure serbitzari hori nihork ezin egin nazakeien maneraz.

Ezen zure konsolazioneak eztira gizonen elkarrekiko solhasak bezalakoak.

2. Zer egin dut, Jauna, zuk niri zeruko konsolazionerik emaitekotz?

Enaiz orhoit deus nik egin dudala, bainan bai bethi gaixtakeriara lixturtua eta oneratzera nagi izan naizela.

Egia da eta ezin uka dezaket. Bertzela erran baneza, jar zindezke ene kontra, eta elizate ene alde minzo litekeienik.