Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/210

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Behar duzu beraz gizon gisa iragan kontrako guzien gainetik, eta guzien kontra beso sendo batez gudukatu eta peleatu.

Ezen garaia duenari emaiten zaio mana erran nahi da zeruko eztitasuna eta nagitze denari hainitz miseria gelditzen zaio.

2. Bilhatzen baduzu sosegurik bizitze hunetan, nolatan orduan ardietsiko duzu sekulako sosegua?

Etzaitezila prepara hainitz deskansuz gozatzera, baina bai pazienzia handiaren ardiestera.

Bilha zazu egiazko bakea, ez lurrean, baina zeruan, ez gizonen artean edo bertze kreaturetan, baina Jainkoa baitan xoilki.

Jainkoaren amorioagatik behar ditutzu nahiz diren guziak gogotik pairatu, nolakoak baitira nekeak, trabailluak, doloreak, tentazioneak, bidegabeak, atsekabeak, hersturak, beharrak, erbaltasunak, eritasunak, hitz gaixtoak, aitzin gibeleko gaizki erranak, urgoiak, eranzuteak, liskarrak, beheramenduak, ahalkeak, sensamenduak eta mesprezioak.