higizarea eta muthiritasuna, hel zakizkit.
Barraia tzatzu gerla nahi duten jendeak, eta porroka tzatzu zure eskuaren indarraz.
Erakuskitzu, othoi, zure eskuineko eskuari:
Berdin ezta enetzat esperanzarik, ez eta nora ihes egin lekurik zure baitan baizen, o ene Jainko jauna.
Hogoi eta hamabozgarren kapitulua
Eztela bizitza hunetan seguranzarik Tentamenduen kontra.
1. Semea, sekulan eztukezu seguranzarik bizitze hunetan, baina bizi zareino bethi ere arma espiritualen beharra duzu.
Etsaien artean zabiltza, eta eskuin esper akometatua zare.
Bada alde guzietarik baliatzen ezpazare pazienziazko arrondelaz etzara luzeki egonen zaurtu gaberik.
Are geiago, zure bihotza tinkatzen ezpaduzu ene baitan gauza guzien enegatik pairatzeko borondate hutsez, ezin eginen diozu hain gudu beroari buru, eta ezin ardietsiko duzu doatsuen golardoa.