Orrialde:Pouvreau eskuizkribua.djvu/157
enetzat, eta ezagutzen baduzu probetxurik ekar daiazakedala, orduan indazu grazia hartaz serbitzatzeko zure ohoretan.
Ordea ezagut badezazu kalterik ekarriko derautala, eta eztioela emanen ene arimaren salbamenduari aitzinamendurik edeki diazadazu horrelako guthizia.
Ezen desir guzia ezta bethi Espiritu sainduaganik heldu, gizonarik iduri dagokalarik zuzena eta ona dela.
Gaitz da egiazki jujatzea ea Espiritu onak ala gaixtoak gonbidatzen zaituen gauza hunen edo haren desiratzera, edo zure espirituak berak eramaiten zaituen.
Hainitz gertatu dire azkenean enganaturik, uste baitzuten lehenbizian ezen espiritu onak gidatzen zituela.
2. Beraz bethi Jainkoaren beldurrarekin eta bihotzeko humiltasunarekin desiratu behar duzu eta eskatu zer ere gogoak ekartzen baiterautzu desiratzekorik; eta guzien gainetik gauza desiratzekoa eta zure gogoa ere bera ene eskuetan utzi behar duzu, eta erran.
Jauna, zuk dakizu nola den hobekienik, egizu hau edo hori plazer duzun bezala.
Indazu nahi duzuna, nahi duzun bezanbat, eta nahi duzunean.
Egizu enekin dakizun bezala, hobe zaitzun bezala, eta zure ohoretan geiago den bezala.