ezdeus hutsa baizen.
Non gorde diteke beraz ene urguillukeria?
Non da ene bertutean ezarri nuen fidanza?
Banaloriatze guzia sunsitu da eta hondatu zuk ene gainean eman ditutzun jujamenduetan barrena.
4. Zer da haragi guzia zure aitzinean?
Lur tupina urguilluturen othe da bere egillearen kontra?
Nolatan hantuko ahal da hitz ergelez zeinaren bihotza egiazki baita Jainkoaren eskuko eta meneko?
Mundu guziak eztu superbio araziko egiak bere azpiko egin duena; eta pensa detzakeien laudorio guziek eztute higituko bere esperanza Jainkoa baitan ezarri duena.
Zeren gutaz minzo direnak berak ere, horra, guziak ezdeus: joanen dire bere hitz azanzarekin, baina Jainkoaren egiak sekulakotz iraunen du.
Hamaborzgarren kapitulua
Nola egon eta minzatu behar den desiratzeko diren gauzetan.
1. Semea, gauza guzietan errazu hunela: Jauna, zure plazera bada, egin bedi hori horrela.
Jauna, zure ohorea bada, hori egin bedi zure izenean.
Jauna, ikusten baduzu hori on dela