Orrialde:Maister 1757.djvu/72

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hetzaz ordinariozki gure jüjamentia ekharten dügü: ezi gihauren amurio propi hütsiak, egiaz jüjatzia ehiñera gal erazitzen deizü.

Jinkua baliz bethiere gure desirküntiaren intenzione xahia, ezkinteke hañ ehiñera nahas, besten gure sendimentien kuntre juaitiaz.


I 14, 2. Bena ardüran zerbait gihaur beithan gorderik bada, edo kanpotik jiten zaizü, zuñek bereganat thiratzen beikütü.

Hanitxek, egiten dütien gaizetan, bere büriak gordallüz txerzatzen dütie jakin gabe.

Üdüri da orano bake hun batetan daudiala, gaizak hen gogara juaiten direno: bena nahi eztien bezala heltzen badira, berahala sütan jarten dira eta tristetzen ere bai.

Aski ardüra aharrak jaikiten dira adixkiden, eta herritarren, relijiusen, eta deboten artian, sendimentü batetako eztirelakoz.


I 14, 3. Kostüma zaharra nekez ihurk eizten dü, eta eztü plazerik hartzen, berak ikusten dian beno hürrünago juan erazi dezen.

Zure arrazun gañen, edo adrezian