Orrialde:Maister 1757.djvu/429
ihurk gütiago arranküra ükhen behar, gerotik haren begiratzeko, ezi ez aitzinetik, debotki adelatzeko. Ezi gerotiko begira huna, ezinago adelü profeitable bat düzü, grazia handiago baten jardiesteko.
Ezi sobera lehiareki, kanpotiko konsolazionetarat berhala juaiten denak, bere büria gertha erazitzen dü hanitxez gütiago propi obra hartako.
Elhe hanitz erraitetik begira zite, zaude zihauren xokuan ihurere gabe, eta goza zite Jinkuaz ezi zihaureki düzü, mündü orok ezin idokitzen deizüna.
Ni nüzü, zure büria osoki eman behar deiozüna: gisa batez nun, heben haratko thenporan, ez zütan bena nitan bizi zitian arrankürarik batere gabe.
XIII. KAPITÜLIA.
Arima debot batek behar diala bihotz osoz txerkhatü, sakramentü huntan Jesü-Kristeki jüntatü izatia.
Dizipüliaren botza.
IV 13, 1. Nurganik ükhenen düt, Jauna, zure zihauren ediren erazitzeko abantalla, amurekatik zuri ene