Orrialde:Maister 1757.djvu/425
Ala beitie aphez baten eskiek xahü izan behar, haren ahuak garbi, haren khorpitzak saintü, haren bihotzak theiarzün gabe; xahütarzünaren Jinkua hura beithan hañbestetan sartzen denen gañen!
Hañ ardüra Jesü-Kristen sakramentia errezebitzen dian aphez baten ahotik, saintü, laidable, eta profeitable ezten hitzek batek ere, eztü jalki behar.
Aphezer berheziki so daude lege saintian izkiribatürik daudian hitz hoiek, izan ziteie saintü, ni zien Jinko Jauna saintü nikanen gañen.
IV 11, 7. Haren begi Jesü-Kristen khorpitzari so egitera kostümatü dienek, sinple, eta kasto izan behar die.
Haren eskü, zelüko eta lürreko kreazaliaren maneiatzera kostümatü direnek, xahü eta zelialat goititürik.
IV 11, 8. Ajüta gitzan, Jinko photere oro düzüna, zure graziak; aphezguaren eginbidiaz kargatürik girenak, zure behar den bezalako zerbütxari izan ahal gitian, debozione, eta xahütarzün oso bateki, eta kontzentzia hun bateki.
Eta zunbat ere, ezpeikiteke behar günükian xahütarzünareki bizi ahal;