Orrialde:Maister 1757.djvu/424

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


barnialadrano, gidatzen gütiana.

Eskerrak emaiten deitzügü, Jesüs Jauna, argitarzün eternalaren argia dotrina sakratiaren mahañagatik, zuñ eman beiteiküzü, zure zerbütxari profeta, apostolü, eta beste dotoren medioz.


IV 11, 5. Eskerrak deitzügü, o gizonen kreazale eta arrerosle maitia, zeren, zure karitatiaren mündü orori erakusteko, aihari handi bat adelatü beiteiküzü, zuñtan, ez figürazko axuria, bena bai zure khorpitz, eta odol ezinago saintiak, janharitako eman beiteizkützü: alagrantziaz bethatzen dütüzalarik arima fidelak oro, banket sakratü harez, eta orditzen ere bai, kalitziako ardu sendogarriaz zuñtan edireiten beitira pharadüsüko plazerak oro, eta zuñtan aingürü saintiek gureki jaten beitie, bena gük beno eztitarzün gozatsiago bateki.


IV 11, 6. Ala beita aphezen eginbidia handi, eta uhuragarri, zuñi eman izan beita, bere hitz sakratietzaz, majestatezko Jinkuaren konsekratzia, haren bere ezpañetzaz benedikatzia, eskietan etxekitia, aho propiaz errezebitzia, eta bester emaitia.