Orrialde:Maister 1757.djvu/402
eta ahalkez hurtürik jarten nüzü.
Ezi zureganat hüllantzen ezpaniz, biziaren emailiari ihesi egiten dit; behar ezten bezala aldiz, bentüratzen baniz hüllantzera, bekhatiala erorten nüzü.
Zer eginen düt arren, ene Jinkua, ene sokhorrizalia, eta eni behar ordietan konsellü emailia.
IV 6, 2. Erakuts ezadazü bide xüxena, ikhas erazi zadazü, zunbait debozione llabür komünione saintiari untsa daukonik.
Ezi profeitable düzü jakitia, nula behar düdan ene bihotza debotki, eta aphalmentüreki adelatü, zure sakramentiaren hun den bezala errezebitzeko, edo orano sakramentü hañ handi, eta miraküllus denaren zelebrateko.
VII. KAPITÜLIA
Kontzentzia propiaren ikhertziaz, eta bizitzez khanbiatzian fermo izatiaz.
Maithatiaren botza.
IV 7, 1. Jinkuaren aphezak behar dü sakramentü hunen zelebratzeko, maneiatzeko, eta errezebitzeko, hüllantü,