Orrialde:Maister 1757.djvu/403

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gaiza ororen gañetik bihotzeko ümilitate ezinago handi bateki, süplikazale baten aphalmentiareki, fede oso bateki, eta intenzione Jinkuaren uhuria baizik txerkhatzen eztian debot bateki.

Xehe ikher ezazü zure kontzentzia, xaha eta garbi ezazü, zure eginahalaz, egiazko kontrizione batez, eta kofesione ümil batez; gisa batez nun, deus phezürik eztüzün, edo dakizünik bihotzeko harra phizten deizüla, edo libertatereki hüllantzera eitz etzinzakianik.

Ükhen ezazü zure bekhatü orotzaz jeneralian dolümen handi bat, eta berheziki bihotza dolorez, eta hasperenez betha ezazü, egün orozko hütsegatik.

Eta thenpora hartako propi bada, bihotzaren segretian zure pasionen miseriak oro Jinkuari kofesa itzazü.


IV 7, 2. Egizü hasperen, eta ükhezü dolore, zeren orano aragiari, eta mündiari hañ enjogi, pasioner hañ aphür hil ziren, eta nahikünten gillika gaixtuetzaz hañ betherik zaudian.

Zeren hañ aphür begiratzen dütüzün kanpotiko zentziak, hañ ardüra zaudian imajinazione banoz nahasirik.