Orrialde:Maister 1757.djvu/360
tentatürik ediren dezazün.
Gizon zira, eta ez Jinko, aragi zira, eta ez Aingürü.
Nula bethi egon ahal zinteke berthütiaren heñ berian, Aingüria zelian, eta lehen gizona lürreko pharadüsian egon eztirenen gañen?
Nik doloretan direnak eraikiten zitit, sendotzen dütüdalarik, eta ene jinkotarzünaren ezagütziala goiti erazitzen, bere flakezia ezagützen dienak.
III 57, 4. Biz, Jauna, zure hitza benedikatü eztia beno enetako eztiago ena.
Zer egin niro ene thürbürarzün, eta hersidüra hañ handi direnetan, zük, zure elhe saintietzaz, azkar ezpanentzazü?
Salbamentiaren lekhü següriala hel nadin ber, zer axola düt, nik soferitü dütüdan gaizen hanixtarzünaz eta handitarzünaz?
Emadazü azkentze hun bat; emadazü mündü huntarik jalkite dohatsü bat.
Orhit zite nitzaz, ene Jinkua, eta juan erazi nazazü bidexka xüxenaz zure erresomalat hala biz.