handiari: orotrat ere horik eta beste holakorik zerbait heltzen denian, oro zure salbamentütako gerthatzen direla.
III 57, 2. Jar zite bihotzez hobekienik dakizün bezala, eta halarik ere hunki bazütü, etzitzala haregatik deskoraja, ez etare lüzaz aranküraz betherik etxeki.
Ezpadirozü boztarioreki, mendrenetik pazentziareki soferi ezazü.
Nahi bada zure gogara ezten zerbait entzün, eta zihaur beithan khexakeria zunbait sendi dezazün; izan zite zure büriaren bürzagi, eta eztezazüla eitz zure ahotik txipiak eskandalisa litiruan, hitzik jalkitera.
Bertan, zütan sorthü den khexadüra, ematüren düzü; eta graziaren jitiareki barnetiko doloria eztitarzünetara khanbiatüren düzü.
Orano bizi nüzü (ziozü Jaunak) prest zure ajütatzera, eta zuri kostümatü düdan beno konsolazione handiagorik emaitera, nitan fidatzen bazira, eta ni debotki izentatzen banaizü.
III 57, 3. Ükhezü koraje, eta indar, adela zite soferitze handiago batetara.
Eztüzü oro galdü, nahi bada ardüra zure büria eskerniatürik, eta garrazki