Orrialde:Maister 1757.djvu/358

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


LVII. KAPITÜLIA


Gizona eztadin izan sobera deskorajatü zunbait faltatara erorten denian.


III 57, 1. Ene semia, egitekuak gaizki duatzanian, pazentziak, eta ümilitatiak haboro plazer egiten ditazie, ezi ez, nahi bezala duatzanian, konsolazione, eta debozione hanitxak.

Zure kuntre erran datekian gaiza txipi batek, zeren tristetzen zütü? Handiago izan baliz ere, eztünükian izan behar alteratü.

Eitz zazü arren igaraitera, eztüzü hori gaiza berri bat, ez zuri heltü zaizün lehena, ez izanen ere azkena, lüzaz bizitzen bazira.

Aski bihoztoi zira, deus nahi eztüzünik heltzen etzaizüno.

Konsellü hunik ere emaiten düzü, eta badakizü zure elhez besten korajatzen: bena ustegabezko thürbürarzün bat zure borthala jin den bezañ sarri, konsellia eta indarra mensten zaitzü.

Gogua emazü, ardüra gaiza txipietan borogatzen düzün, zure flakezia