Orrialde:Maister 1757.djvu/317

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


betherik den gisa batez baizik.


III 48, 2. Bazikizie zelüko ekhoiliarrek, zuñen alagrantziaz betherik den hura: hasperen egiten dizie Ebaren haur desterratiek, haur kharastarzünez, eta debeiarzünez betherik delakoz.

Oraiko thenporako egünak txipi eta gaitz, dolorez eta miseriaz betherik dira.

Heben gizona hanitx bekhatüz theiütürik diagozü, hanitx pasioneren lazuez hartürik, hanitx larderiaz tinkatürik, hanitx arranküraz betherik, hanitx berritzepenez bareiatürik, hanitx banitatez nahasirik, hanitx hütsez üngüratürik, hanitx triballüz flakatürik; tentazionek phezützen dizie, plazerek indargabetzen, eta praubeziak eskerniatzen.


III 48, 3. O nuiz date gaitz hoien akabantza? Nuiz biziuen esklabaje miserabletik libratü izanen niz? Nuiz zü zihaurtzaz baizik eniz orhitüren, Jauna; nuiz zütan aseziareki alageratüren niz?

Nuiz nizate trebükürik batere gabe, egiazko libertatian, ezpiritiaren ez khorpitzaren phezütarzünik ükhen gabe?

Nuiz dateke bake hura, bake nahaspillarik batere gabe segür datekiana,