bake barnetik eta kanpotik, bake althe orotarik fermo izanen dena?
O ene Jesüs huna! Nuiz nizateke zure ikhusten? Nuiz so egitez gozatüren düt, zure erresomako gloria? Nuiz ükhenen zütüt oro orotan.
O nuiz nizateke zureki, eternitate oroz geroz, zure maiter adelatü düzün erresoman?
Eitzia nüzü, praube, eta desterratü nizana, etsaiaren lürrian, nun egün oroz beitira gerla, eta desfortüna handiak.
III 48, 4. Konsola ezazü ene desterria, ezti ezazü ene doloria; zeren zureganat beituatza ene desirkünte ororen hasperenak.
Ezi mündiak konsolazionetako emaiten deiztan gaizak oro, karga bat dütüzü enetako.
Disiratzen dit, zure presentziaz hüllan beno hüllanago gozatzia, bena ezin atzamaiten dizüt.
Nahi nüzü zelüko gaizer estekatü, bena mündü huntako gaizek, eta pasione hil erazi gabek, bereganat aphal erazitzen nizie.
Ezpiritüz gaizak oro beno gorago izan nahi nüzü, bena aragiak bortxatzen