Orrialde:Maister 1757.djvu/103

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


beithan: egün gizona ageri da, eta bihar ez, eta begien aitzinetik jalkiz geroz, gogotik ere berhala jalkiten da.

Ala beita gizonaren bihotza lanphüts, eta gogor: oraiko gaizer baizik eztezan goguarik eman, eta jin behar direnak eztitzan hobeki ikhus!

Egün hil behar beitzünü bezala, gobernatü behar zünüke, zure obra, eta phensamentü orotan.

Etzünüke hiltziaren lotsa handirik zure kontzentzia xahü bazünü.

Hiltziari beno, bekhatier ihesi egitia hobe lükezü.

Egün prest ezpazira, nula zirate bihar, biharko egüna eztüzü segür, eta zer dakizü, eia zuretako datekianez.


I 23, 2. Zer profeitü da, lüzaz bizitzia, hunialat aphür ützültzen bagira?

Elas! Bizitze lüze batek eztütü bethi gure faltak hertzen; bena bai ardüran emendatzen.

Jinkuak baletsa, egün bakhoitz batez, untsa bizi izan ginen mündü huntan!

Hanitxek hunialat ützüliz gerozko urthiak khuntatzen dütie; bena hobetü direla, hargatik ezta hanbat ezagün.

Zunbatnahi beita ikharagarri den hiltzia, heltübada damügarriago dükezü, lüzaz bizitzia.