Orrialde:Lopez 1782.djvu/315
<314>
ofentsatzen zienian bere etsaien ezkietarat uzten.
Iskiritura Seindiaren anitz lekutan irakurtzen ere diizi bere etsaien boteriaren petik libratzen ziela, noiz eta ere bere bekathiez penitenzia egiten, eta bere bihotz oroz Jinkoaganat konbertitzen edo itzultzen zenian. Hara nolaz ere Akior Amoniten Jeneralak Oloferna Jeneralari erran zerakon: Iseraeleko populia bere Jinkoak haren grazian denian laguntzen dizi, bena bere einbidetarik urruntzen denian gaztigatzen; hari gerlaren egiten hasi beno lehen, intsea zite jakitera populu hark bere Jinkoa zerbaitetan ofentsatu dienez; ofentsatu badu, bitoria segur duzu; ofentsatu ezpadu, hari gerla emaiteko deseiña utzazu, bestela garaiturik izaiteko ahalgiareki baratuko zira; haren Jinkoa haren alde bada, nehor ezthietezu hari bihur.
Jesu-Kristok sendotu zienian hogeita hemezortzi urte hartan eri zen Paralitikua, erran zirakozun: horra sendua zira, eztezazula aboro bekathurik egin, damu edo malur handiago bat eztuzun. Eta Doktor Seindiek erraiten dizie Salbazale Jaunaren hitz horiek berheziki señalatzen edo poroatzen dutela erraiten dugun egia haur. Doktorren sinheste horren araura, deusek ere ezkitizi hobeki laguntzen ahal, Jinkoaren aldetik jiten zauzkigun malur