Orrialde:Lopez 1782.djvu/316

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<315>

jeneral eta partikular ororen pazenziareki eta haren borondatera egoithiagatik sofritzera, ezi ez gure bekathiez orhitziak eta gu beitan hartziak anitz justoki merexitu tugula Jinkoak igorten derauzkigun gaztigiak; ezi halaz, zernahi den nahigabe heldurik ere, eztiki sofrituko tiizi eta sinhetsiko gure falta handier soginik, merexi gindukeen beno guthiago punithiak girela.

Seint Bernat eta Seint Gregorio gauza huntzaz net untsa minzo tuzu. Seint Bernatek erraiten dizi, nehork bere falten mina bihotzian net biziki seinditzen badu, kanpoko phenak guti seinditzen thiela edo ez bathere. Halaber, Dabitek, Absalon bere seme gerla egiten zerakonaren ihesi zabilelarik, bere peko batek erraiten zerazkon maradikzioniak etzititzin seinditzen: ene semiak —ziozun— bizia zor deraut eta nihaur hil nahi nu: arrazoin bortitzaguaz Jeminiren semiak badu ene maradikatzeko zuzena. Seint Gregoriok, aldiz, Jopen hitz hoen gañan iskiribatzen dielarik: eta ezagutuko duzu zure bekathiak merexi dien beno gaztigu thipiagua Jinkoaganik errezebitzen duzula, konparanxa batez net untsa klarzen dizi pundu haur. Hala nola —ziozu— zunbatenaz ere nehork kolpiaren zauria barnago eta lanjerozago baita, hanbatenaz pazienkiago sofritzen baitu erremediuek egiten duten mina; orobat nehork