Orrialde:Lopez 1782.djvu/317

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<316>

biziki seindi dienian bekathiak haren arimari ein derakon zauria, gogotik sofritzen tizi Jinkoak igorten derazkon phenak, mortifikazioniak eta umiliazioniak arimaren osoki xahatzeko eta sendotzeko. Ezi —ziozu orano ber Seindiak— bere falta untsa ezagutzen dienari, hark merexi dien gaztigu edo punimendia thipi ziakozu; gogotik hartzen edo errezebitzen ezpadu jiten zazkon phenak eta aflikzioniak, ageri duzu ezthiela ezagutzen bekathiak hura beithan egin dien zauriaren handitarzuna; halaz, ezagutu faltaz gaitzaren, erremediuen phenaren sofritzera ezin deliberatzen dizi.

Persona Seindiek eta Jinkoaren egiazko zerbitxariek bihotz hunez errezebitzen tizie aflikzioniak, bai eta ere desiratzen eta Jinkoari galdeiten. Job Seindiak erraiten zizin: nork eginen du galdeiten dudana hel dakidan, erran nahi baita gaztigatzen hasi nienak, aboro orano gaztiga nezala, deusetan ere enezan gupida uken? Dabit ber seindimendietan ziagozun erraiten zienian: Jauna, poroa nezazu aflikzionez, ezi prest nuzu zure gaztigu suerte ororen errezebitzeko; enetako huntarzun bat duzu zutzaz gaztigaturik izaithia. Seint Gregoriok ere erraiten dizi Jinkoaren egiasko zerbitxariek hain gartsuki desiratzen dutela Jinkoak mundu huntan gaztiga eta umilia ditzan, nun aflijitzen edo tristatzen