Orrialde:Lopez 1782.djvu/314

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<313>

hartzen dizi, burian ezarten eta hain barna burian sartzen, nun geroz beti elhorri puntek egin xiluetarik buruko min net handi bat sofritu baitzien.


HIRURGERREN KAPITULIA [I/8/23]

Gure bekathien orhitxapena eta dolumena gauza hun bat dela Jinkoak igorten derauzkigun aflijimendu jeneral eta partikular ororen pazenzia handireki sofritzeko

Seindu ororen seindimendia duzu Iskiritura Seindiaren anitz lekutan idireiten dena: gutiz aboruetan, kalamitate edo malur publikuak Jinkoak igorten thiela gizonen bekathien punitzeko. Azariasek, sutan zen labian Errege Nabukodonosorrek ezarrarazi zienian, erraiten zizin: Jauna, gure bekathien punitzeko igorri derauzkiguzu gaztigu edo gaitz hok oro. Ezi bekatu egin diizi; gaizki egin diizi zureganik urruntziaz; gauza orotan huts egin diizi; zure manier ezkituzu, ez behatu, ez jarraiki eta zuk uroz izaiteko manatu derauzkiguzunetarik deuz ere eztiizi egin. Hartakotz gure gañera erorarazi tuzun malurrak oro, untsa merexitu tiizi eta jeneralki gure kontre egin tuzunak oro, justoki egin tuzu. Hortik ikuzten diizi Jinkoak bere populia gaztigatzen ziela eta hura