<312>
haur giza gaztigathiak izaithia bezik, beste munduko punimendu ikaragarrietarik itzurthiagatik edo libro izaiteko; Jinkoaren aldetik gure eretzerat grazia handi bat lukezu eta ezker handirik zor gindirekoozu.
Erraiten dizie Seinta Katherina Sienakuaz, egun batez tristura handitan idireiten zelarik haren ohoriaren kontre errankeria batzutan gañan, Salbazale Jauna agertu zitzakola ezkuñeko ezkian urhesko eta perlasko Korona bateki, eta ezkerrekuan elhorrisko Koronareki eta erran zerakola: ene Alaba maithia, jakin ezazu bi denboraz bi gizetara koronathia izan behar zirela; hartakotz hauta zazu zoin duzun nahienik, ala bizitze igarankor huntan koronathia izan elhorrisko eta phenasko Koronaz, eta bizi eternaleko begiratu urhezkua, ala nahi duzun orai urhezkua, hil onduan, aldis, eternitate orotan elhorriskuaren ukeiteko. Azpaldi dizi, Jauna, ihardezten dirakozu Seinda handi horrek, neure borondathiaren ez egiteko deliberua hartu dudala, bethiere zuriari xoilki jarraikitzeko eta halaz, eztuzu niri eman hautatzia, bena nahi baduzu hargatik ihardets dezazudan, beti hautatuko dizit zure idurikuago egin nezakeena eta zure segitzeko, ene bihotz oroz sofrikeriak besarkatzen tizit. Hainbesterekin Jaunaren ezkutik elhorrisko Korona